ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!

2010/10/24

PROMETEUS


2051. urtean gaude, eta Philip K. Dick-en (zientzia-fikzioko idazle estatubatuarra) "avatar"a XXI. mende hasieratik oraintsuko historiaren ikuspegia ematen digu eta medioen desagerpena deskribatzen digu buru-hiltze kolektibo bezala: edukiak libreki ibiltzen hasten da, zirkulazio askearen atzetik joaten da baina ezin da gelditua izan, medioak estatuaren bitartez finantzatutako aktibitateak bihurtzen dira kanonak direla medio. Bitartean, Google, prosumer-etan (informazioaren ekoizle eta kontsumitzaileak) zentraturiko errealitate berriaz jakitun izanda egunero gehiago hazten da, eta bizitza birtualean zentratzen da, non bizitza birtuala munduko merkaturik handiena den.

Etorkizunari buruzko dokumentaltxo honetan internet eta bere inguruan biratzen duten elementuak  mundua urte batzuetan nola aldatuko duten islatu nahi da, baita nora eramango gaituen web 2.0 delakoak. Honetan Yahoo, Second Life eta Amazon-engatik menperatutako etorkizuneko denborak iragartzen dira. Enpresa hauek mundu birtualak garatuko dituzte zeintzuek lehenengo merkatu mundialean bihurtuko diren. Bideoaren arabera gertakari nabarmenak emango dira, hala nola, Google-k egindako Microsoften erosteka edo Yahoo-k egindako Amazon-en eskuraketa.

Etorkizuneko ikuskera baten aurrean gaude, non informazioaren kontsumoaren garapena azaltzen den.



Iraultza aldaketa azkarra eta erabatekoa da. Orduan ezin dugu iraultzaz hitz egin, baizik eta paradigma aldaketaz. Daukagun mundua ikusteko eran aldaketa bizitzen ari gara. Paradigma aldaketa bizitzen ari gara; orain pertsonek medio tradizionalen gainetik boterea daukate. Prometeo, jainkoen sua lapurtu eta gizadiari eman zion titana zen.

Bideoak hausnarketa egitera narama: interneten garapen geldiezinarekin hainbat aspektu aldatzen joango dira, bizitza birtuala gero eta protagonismo handiagoa hartze ari da, medio tradizionalak online medioengatik ordezkatzen ari dira, kopia eskubideak ilegalak izaten bukatzen dute, eta errealitate berri bat azaleratzen ari da prosumers-etan zentratua. Errealitate berria esperientzia da.

Guzti hau zientzia-fikzioa ematen du... Baina, halako etorkizunetik hain urrun gaude? Iraultza bizitzen ari gara? Zenbat dira kontziente honetaz? Zenbat pertsona mundu osoan jakinaren gainean daude? Munduan zehar zenbat pertsonak daukate web edo blogik? Zenbatek daukate interneterako sarbidea? Zenbatek eskolara doaz eta irakurtzen eta idazten dakite? Orduan, norentzat sortzen da medioen iraultza delakoa?

No hay comentarios:

Publicar un comentario