Mostrando entradas con la etiqueta KlasekoW. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta KlasekoW. Mostrar todas las entradas
2010/11/26
2010/11/20
Netiketak
Normalean orientazio horiek jarraitzen dituzu?
Baten bat berria al da? Ondoko lagunarekin sentzua komentatu.
Zein deritzozu inportanteena eta zein garratzi gutxienekoa? Zergaitik?
2010/11/16
Blogen aplikazio didaktikoak
Ikasturte honetan ikusi bezala hezkuntza esparruan aurki daitekeen berrikuntzarik handienetariko bat BLOGen erabilpena da. Blogak ikasleekin lan egiteko sortuak dira, noski.
Blogen bitartez weba irakurmen eta idazmen gune bezala erabil daiteke. Honek alde batetik, erabiltzailearen (kasu honetan ikaslea) parte-hartzea, eta beste alde batetik elkarlana sustatzen du. Blogak zerbaitetaz pentsatzeko, informazioa idazteko, hau partekatzeko eta azken pausu baten guztioak parte-hartzeko balio dute.
Blogak komunikazio guneak dira, hau da, elkarrizketa tokiak dira. Bere formatua bizia da azkarra den heinean, eta erabat erabilgarria.
Hezkuntzarako Blogak, ikusi dugun bezala, era askotakoak izan daitezke: irakaslearena, tradizionalena, non honen papera ohikoa da; ikasleriarena, non irakaslearen papera laguntzaile edo gidaria bihurtzen da, ikuspuntua guztiz berritzaile izanez, ... Bertan klaseko azalpenak osatzen duten informazioa aurki dezakete, edo informazio gehigarria, edo jarduera ezberdinak egon daitezke.
Heziketa-erabilpenak ezberdinak izan daitezke: komentarioen bidez eztabaidak sustatzeko, ekoizle bezala identitatea sortzeko, ... Orokortuz, alfabetizazio digitala lortzeko: pertsona kritkoak eta gogoetatsuak hezitzeko. Blogak ikasketa baliabideak izan behar dira, ez helburua berez.
Ikasleak hezitzeko ere baliagarriak diren aplikazio didaktiko hauek balore positibo batzuk dakartzate: identitatea, erantzukizuna, lankidetza, eskuzabaltasuna, ezagutzaren sozializazioa, ...
2010/11/05
Eten Digitala eta Hezkuntza
Julio Cabero-ren "Eten digitala eta hezkuntzari buruzko hausnarketak" irakurri ondoren nire analisia eta gogoeta pertsonala aurkeztuko ditut. Etena delako hori betidanik egondako adinaren, generoaren, egoera ekonomikoaren edo ikuspuntu kulturalaren ezberdintasun bezala ulertu behar da, bai kontsumitzaile gisa, bai ekoizle gisa. Eten digitala pertsonen, instituzioen, gizarte edo herrialdeen arte ezberdintasun teknologikoa da. Informaziora, ezagutzara eta hezkuntzara heltzeko dauden aukeren ezberdintasunak azaltzen ditu. honegatik pertsona hauek sareak eskaintzen dituen komunikazio, formakuntza, bultzada ekonomikoen, eta abarren aukeren kanpo geratzen dira. Baita teorikoki teknologia berriek eskaintzen dituen aurrerapen ekonomiko, giza eta sozialetik baztertuta geratzen dira. Beste era batera esanda, eten digitala sarera eta bertan dauden tresna ezberdinetara sartzeko sarbidearen gabezia da.
Autorearen iritziz ezin daiteke hitz egin eten digital bakar bati buruz (ekonomikoa), eten digital ezberdinetaz baizik: politikoaz, hezkuntzakoaz, belaunaldikoaz, generokoaz, idiomatikoaz, irakasle/ikaslearenaz, eta psikologikoa edo fisikoaz.
- Eten ekonomikoa: nahiz eta teknologia berrien erabilera gero eta handiagoa izan, eta globalizazioa delako gero eta nabariagoa dirudien arren, benetako ekonomia egoera hau da: herrialde txiroen eta herrialde aberatsen arteko aldea gero eta nabarmenagoa da. Ekonomikoki herrialdeen arteko ezberdintasunak agerikoak dira.
- Eten politikoa: eten ekonomikoarekin batera agertzen da. Herrialdeen medioen eta interesen araberakoa hain zuzen.
- Eten idiomatikoa: interneten gehien aukitzen dugun hizkuntza Ingelesa da. Web orrialde asko eta asko ingelesez agertzen zaizkigu, baina hizkuntza hau ezagutzen duenak ezin du ulertu bertan dagoena, beraz baztertu egingo du, informazio baliagarria izan arren. - Belaunaldi etena eta irakasle/ikasle etena: eten mota hauek erlazionatuta daude erabat. Gazteen artean nabaria da teknologia berrien erabilera, gutxiago ordea helduen artean. Hau eskolan dagoen TTBBen paperarekin lotuta dago, izan ere, gaur eguneko ikasleak irakasle askok baino hobeto menperatzen dituzte. Beraz, irakasleen papera hauen aurrean baztertzea da, eta betikoarekin jarraitzea da. Honekin hezkuntza etena ere erlazionatuta dago.

- Genero etena: kultura ezberdinetan eten hau ezberdina da. Mendebaldeko kulturetan gero eta txikiagoa da ezberdintasun hau. Orokorrean gizonezkoek gehiago erabiltzen dituzte TTBBak emakumezkoak baino.
- Eten psikologiko edo fisikoa: TTBBak ez daude pertsona guztientzat prestatuta, eta hau argi ikusten da arazo psikologiko edo fisikoak dituzten pertsonen erabilera murriztuan. Buelta eman beharko litzateke egoera honi eta hauentzat oztopo izan beharrean, tresna baliagarria bihurtu beharko liteke.
Orokorrean eten bat beste batengana darama, guztiak erlazionatuta daudelarik, batzuk era estuagoan eta beste batzuk zabalagoan, baina guztiz lotuta daude. Hau ekiditzea lan neketsua da erabat, eta lehen esan bezala interes politiko-ekonomonikoak argitu behar dira inolako etenik egotea nahi ez bada.
Eten digitala arazo handia bada ere, irtenbide posibleak bilatu behar dira. Eskolaren papera oso garrantzitsua izan liteke ezberdintasun mota hau txikiagotzeko. Eskolak ikasleak gizarteratzen ditu, eta gaur egungo gizartea, ezagutzaren gizartea, inguru multimedian mugitzen ari da. Argi dago irakasleek formakuntza berria behar dutela, zergatik ez hasi hortik? Gizartea eta eskola hurbilduz, hauen arteko elkarlana bultzatuz, ezberdintasun mota hau eta baita beste batzuk minimizatu daitezke. Eskola errealitatera gerturatu behar da, mundura zabaldu.
Eten digitala Euskadin:
Eten digitala arazo handia bada ere, irtenbide posibleak bilatu behar dira. Eskolaren papera oso garrantzitsua izan liteke ezberdintasun mota hau txikiagotzeko. Eskolak ikasleak gizarteratzen ditu, eta gaur egungo gizartea, ezagutzaren gizartea, inguru multimedian mugitzen ari da. Argi dago irakasleek formakuntza berria behar dutela, zergatik ez hasi hortik? Gizartea eta eskola hurbilduz, hauen arteko elkarlana bultzatuz, ezberdintasun mota hau eta baita beste batzuk minimizatu daitezke. Eskola errealitatera gerturatu behar da, mundura zabaldu.
Eten digitala Euskadin:
2010/11/02
TTBBren eragina gure gizartean
Teknologia berriek gizarte berri baten eraketan eragin zuzena dute. Gure gizartean aldaketa ugari eman dira eta orain beste aldaketa baten barnean murgilduta gaude. Gaur egun, gizartean eragin gehien duten teknologiak informazio eta komunikazioarekin zerikusia dute (internet eta mugikorrak). Izan ere, gizarte berri batean gaudela esaten da: Informazioaren Gizartea. Teknologia hauek ez dira soilik lan tresnak, gizartearen aldaketaren jatorria dira. Aldaketa hau hainbat alderditan ikus daiteke: ekonomikoan, non TTBBek hazkuntzaren motore diren; edo giza-harremanetan, zeintzuek erabat aldatu dira azken urteotan.
Gizartean eman diren aldaketa hauek onurak ekarri dituzte bai lan-eremuan, bai eremu pertsonalean, baita giza-eremuan.
Teknologia Berriek duten alderik onuragarriena, beharbada, mugarik ez dituztela da. Honek informazioaren eta harremanen unibertsalizazioa ekarri du. Egunero egiten ditugun ekintzak hainbat kilometrotara gertatzen diren gertakariekin lotuta daude. Hau ezinezkoa lirateke aurrerapen hauek gabe. Hortaz, funtsezkoa da informazio aproposarekin lan egitea erabaki egokienak momentu egokietan hartzeko. Baina teknologia berriak ez dira bakarrik oinarrizkoak lan munduan aisian ere nabermentzen ari dira: interneterako sarbidea eta telebista eskaintza berria.
Teknologia Berriek eguneroko bizitza errazten dute, baina pertsonen jarrera eta baloreetan aldaketak eragiten dituzte, azken finean, kultura berri bat sortuz. Gero eta gehiago gure etxeetan izaten dugu bizitzeko elementu guztiak. Gaur egun posiblea da arropa, janaria, liburuak, ... interneten bidez erostea. Baita lanpostu batzuetan ez da beharrezkoa etxetik mugitzea ere ordenagailu bat izanda.
Ondorio bezala esan daiteke teknologia berriek alde positibo asko dituela, negatiboak ere. Baina gure gizarterako onuragarriak dira eta aurrerako bidea jarraitzea posible egiten dute.
2010/10/24
PROMETEUS
2051. urtean gaude, eta Philip K. Dick-en (zientzia-fikzioko idazle estatubatuarra) "avatar"a XXI. mende hasieratik oraintsuko historiaren ikuspegia ematen digu eta medioen desagerpena deskribatzen digu buru-hiltze kolektibo bezala: edukiak libreki ibiltzen hasten da, zirkulazio askearen atzetik joaten da baina ezin da gelditua izan, medioak estatuaren bitartez finantzatutako aktibitateak bihurtzen dira kanonak direla medio. Bitartean, Google, prosumer-etan (informazioaren ekoizle eta kontsumitzaileak) zentraturiko errealitate berriaz jakitun izanda egunero gehiago hazten da, eta bizitza birtualean zentratzen da, non bizitza birtuala munduko merkaturik handiena den.
Etorkizunari buruzko dokumentaltxo honetan internet eta bere inguruan biratzen duten elementuak mundua urte batzuetan nola aldatuko duten islatu nahi da, baita nora eramango gaituen web 2.0 delakoak. Honetan Yahoo, Second Life eta Amazon-engatik menperatutako etorkizuneko denborak iragartzen dira. Enpresa hauek mundu birtualak garatuko dituzte zeintzuek lehenengo merkatu mundialean bihurtuko diren. Bideoaren arabera gertakari nabarmenak emango dira, hala nola, Google-k egindako Microsoften erosteka edo Yahoo-k egindako Amazon-en eskuraketa.
Etorkizuneko ikuskera baten aurrean gaude, non informazioaren kontsumoaren garapena azaltzen den.
Iraultza aldaketa azkarra eta erabatekoa da. Orduan ezin dugu iraultzaz hitz egin, baizik eta paradigma aldaketaz. Daukagun mundua ikusteko eran aldaketa bizitzen ari gara. Paradigma aldaketa bizitzen ari gara; orain pertsonek medio tradizionalen gainetik boterea daukate. Prometeo, jainkoen sua lapurtu eta gizadiari eman zion titana zen.
Bideoak hausnarketa egitera narama: interneten garapen geldiezinarekin hainbat aspektu aldatzen joango dira, bizitza birtuala gero eta protagonismo handiagoa hartze ari da, medio tradizionalak online medioengatik ordezkatzen ari dira, kopia eskubideak ilegalak izaten bukatzen dute, eta errealitate berri bat azaleratzen ari da prosumers-etan zentratua. Errealitate berria esperientzia da.
Guzti hau zientzia-fikzioa ematen du... Baina, halako etorkizunetik hain urrun gaude? Iraultza bizitzen ari gara? Zenbat dira kontziente honetaz? Zenbat pertsona mundu osoan jakinaren gainean daude? Munduan zehar zenbat pertsonak daukate web edo blogik? Zenbatek daukate interneterako sarbidea? Zenbatek eskolara doaz eta irakurtzen eta idazten dakite? Orduan, norentzat sortzen da medioen iraultza delakoa?
2010/10/17
Web 2.0?? Zer da hori??
Hitz berri honen definizio zehatz bat ematea ez da erraza. Honi buruz irakurri dudan definiziorik ulergarriena honakoa dio: “estatikoak ziren aplikazioetatik, azken erabiltzaileari begira funtzionatzen duten aplikazioetara egon den tranzizioa da.”
Kevin Maneyk USA Today egunkarian hurrengo konparazioa egiten du: "Web 2.0-a Pink Floyd talderaen abestiak bezalakoa da, pertsona ezberdinentzat gauza desberdinak esaten dituelako bakoitzaren egoera pskologikoaren arabera."
Hainbat adibide daude Web 2.0 erako web aplikazioei buruz eta ia pentsa dezakegun guztia egin daiteke hauekin. Adibide batzuk honako batzuk dira (web horietara joan nahi ezkero klikatu irudietan):
- Irudien Partekatzea: Irudiak sortu eta igotzen dira beste guztiek erabili edo ikus ditzatzen:
- Tokiak Mapetan kokatzea: Bakoitzak gustoko dituen tokiak mapa batean markatzen ditu:
- Bideoen Partekatzea: Zure bideoak igo eta besteek ikusi ahal ditzakete:
- Tokiak Mapetan kokatzea: Bakoitzak gustoko dituen tokiak mapa batean markatzen ditu:
- Bideoen Partekatzea: Zure bideoak igo eta besteek ikusi ahal ditzakete:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)










