ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!

2010/11/16

Blogen aplikazio didaktikoak

Ikasturte honetan ikusi bezala hezkuntza esparruan aurki daitekeen berrikuntzarik handienetariko bat BLOGen erabilpena da. Blogak ikasleekin lan egiteko sortuak dira, noski.

Blogen bitartez weba irakurmen eta idazmen gune bezala erabil daiteke. Honek alde batetik, erabiltzailearen (kasu honetan ikaslea) parte-hartzea, eta beste alde batetik elkarlana sustatzen du. Blogak zerbaitetaz pentsatzeko, informazioa idazteko, hau partekatzeko eta azken pausu baten guztioak parte-hartzeko balio dute.

Blogak komunikazio guneak dira, hau da, elkarrizketa tokiak dira. Bere formatua bizia da azkarra den heinean, eta erabat erabilgarria.

Hezkuntzarako Blogak, ikusi dugun bezala, era askotakoak izan daitezke: irakaslearena, tradizionalena, non honen papera ohikoa da; ikasleriarena, non irakaslearen papera laguntzaile edo gidaria bihurtzen da, ikuspuntua guztiz berritzaile izanez, ... Bertan klaseko azalpenak osatzen duten informazioa aurki dezakete, edo informazio gehigarria, edo jarduera ezberdinak egon daitezke.

Heziketa-erabilpenak ezberdinak izan daitezke: komentarioen bidez eztabaidak sustatzeko, ekoizle bezala identitatea sortzeko, ... Orokortuz, alfabetizazio digitala lortzeko: pertsona kritkoak eta gogoetatsuak hezitzeko. Blogak ikasketa baliabideak izan behar dira, ez helburua berez.

Ikasleak hezitzeko ere baliagarriak diren aplikazio didaktiko hauek balore positibo batzuk dakartzate: identitatea, erantzukizuna, lankidetza, eskuzabaltasuna, ezagutzaren sozializazioa, ...

No hay comentarios:

Publicar un comentario