ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!

2010/11/05

Eten Digitala eta Hezkuntza

Julio Cabero-ren "Eten digitala eta hezkuntzari buruzko hausnarketak" irakurri ondoren nire analisia eta gogoeta pertsonala aurkeztuko ditut.








Etena delako hori betidanik egondako adinaren, generoaren, egoera ekonomikoaren edo ikuspuntu kulturalaren ezberdintasun bezala ulertu behar da, bai kontsumitzaile gisa, bai ekoizle gisa. Eten digitala pertsonen, instituzioen, gizarte edo herrialdeen arte ezberdintasun teknologikoa da. Informaziora, ezagutzara eta hezkuntzara heltzeko dauden aukeren ezberdintasunak azaltzen ditu. honegatik pertsona hauek sareak eskaintzen dituen komunikazio, formakuntza, bultzada ekonomikoen, eta abarren aukeren kanpo geratzen dira. Baita teorikoki teknologia berriek eskaintzen dituen aurrerapen ekonomiko, giza eta sozialetik baztertuta geratzen dira. Beste era batera esanda, eten digitala sarera eta bertan dauden tresna ezberdinetara sartzeko sarbidearen gabezia da.

Autorearen iritziz ezin daiteke hitz egin eten digital bakar bati buruz (ekonomikoa), eten digital ezberdinetaz baizik: politikoaz, hezkuntzakoaz, belaunaldikoaz, generokoaz, idiomatikoaz, irakasle/ikaslearenaz, eta psikologikoa edo fisikoaz.

- Eten ekonomikoa: nahiz eta teknologia berrien erabilera gero eta handiagoa izan, eta globalizazioa delako gero eta nabariagoa dirudien arren, benetako ekonomia egoera hau da: herrialde txiroen eta herrialde aberatsen arteko aldea gero eta nabarmenagoa da. Ekonomikoki herrialdeen arteko ezberdintasunak agerikoak dira.


- Eten politikoa: eten ekonomikoarekin batera agertzen da. Herrialdeen medioen eta interesen araberakoa hain zuzen.
- Eten idiomatikoa: interneten gehien aukitzen dugun hizkuntza Ingelesa da. Web orrialde asko eta asko ingelesez agertzen zaizkigu, baina hizkuntza hau ezagutzen duenak ezin du ulertu bertan dagoena, beraz baztertu egingo du, informazio baliagarria izan arren.



- Belaunaldi etena eta irakasle/ikasle etena: eten mota hauek erlazionatuta daude erabat. Gazteen artean nabaria da teknologia berrien erabilera, gutxiago ordea helduen artean. Hau eskolan dagoen TTBBen paperarekin lotuta dago, izan ere, gaur eguneko ikasleak irakasle askok baino hobeto menperatzen dituzte. Beraz, irakasleen papera hauen aurrean baztertzea da, eta betikoarekin jarraitzea da. Honekin hezkuntza etena ere erlazionatuta dago.

- Genero etena: kultura ezberdinetan eten hau ezberdina da. Mendebaldeko kulturetan gero eta txikiagoa da ezberdintasun hau. Orokorrean gizonezkoek gehiago erabiltzen dituzte TTBBak emakumezkoak baino.

- Eten psikologiko edo fisikoa: TTBBak ez daude pertsona guztientzat prestatuta, eta hau argi ikusten da arazo psikologiko edo fisikoak dituzten pertsonen erabilera murriztuan. Buelta eman beharko litzateke egoera honi eta hauentzat oztopo izan beharrean, tresna baliagarria bihurtu beharko liteke.

Orokorrean eten bat beste batengana darama, guztiak erlazionatuta daudelarik, batzuk era estuagoan eta beste batzuk zabalagoan, baina guztiz lotuta daude. Hau ekiditzea lan neketsua da erabat, eta lehen esan bezala interes politiko-ekonomonikoak argitu behar dira inolako etenik egotea nahi ez bada.

Eten digitala arazo handia bada ere, irtenbide posibleak bilatu behar dira. Eskolaren papera oso garrantzitsua izan liteke ezberdintasun mota hau txikiagotzeko. Eskolak ikasleak gizarteratzen ditu, eta gaur egungo gizartea, ezagutzaren gizartea, inguru multimedian mugitzen ari da. Argi dago irakasleek formakuntza berria behar dutela, zergatik ez hasi hortik? Gizartea eta eskola hurbilduz, hauen arteko elkarlana bultzatuz, ezberdintasun mota hau eta baita beste batzuk minimizatu daitezke. Eskola errealitatera gerturatu behar da, mundura zabaldu.

Eten digitala Euskadin:


Argi dago ezberdintasunak ez direla soilik digitalak. Zoritxarrez eten hauek beti izan dira eta gure eguneroko bizitzan egongo direla. Ezberdintasun batzuk konpontzea beste batzuk baino errezagoa dela dirudi. Baina honek inplikazioa dakar (eta beharbada hau da zailena). Pentsaera aldatuz eta berdintasuna lortuz (ez bakarrik genereo berdintasuna) eten asko ekidituko lituzkegu, baina, esan bezala, hori da zailena. Gainera, beste alde batetik, interesak daude eten batzuen atzean: herrialde interesak, interes politikoak, ekonomikoak,... eta hauek aldatzea ez dago hain eskuragarri. Mundua aldatzeko mundua bera prest egon da. Hor dago koxka!

No hay comentarios:

Publicar un comentario