ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!

2010/11/02

TTBBren eragina gure gizartean



Teknologia berriek gizarte berri baten eraketan eragin zuzena dute. Gure gizartean aldaketa ugari eman dira eta orain beste aldaketa baten barnean murgilduta gaude. Gaur egun, gizartean eragin gehien duten teknologiak informazio eta komunikazioarekin zerikusia dute (internet eta mugikorrak). Izan ere, gizarte berri batean gaudela esaten da: Informazioaren Gizartea. Teknologia hauek ez dira soilik lan tresnak, gizartearen aldaketaren jatorria dira. Aldaketa hau hainbat alderditan ikus daiteke: ekonomikoan, non TTBBek hazkuntzaren motore diren; edo giza-harremanetan,  zeintzuek erabat aldatu dira azken urteotan.

Gizartean eman diren aldaketa hauek onurak ekarri dituzte bai lan-eremuan, bai eremu pertsonalean, baita giza-eremuan.

Teknologia Berriek duten alderik onuragarriena, beharbada, mugarik ez dituztela da. Honek informazioaren eta harremanen unibertsalizazioa ekarri du. Egunero egiten ditugun ekintzak hainbat kilometrotara gertatzen diren gertakariekin lotuta daude. Hau ezinezkoa lirateke aurrerapen hauek gabe. Hortaz, funtsezkoa da informazio aproposarekin lan egitea erabaki egokienak momentu egokietan hartzeko. Baina teknologia berriak ez dira bakarrik oinarrizkoak lan munduan aisian ere nabermentzen ari dira: interneterako sarbidea eta telebista eskaintza berria.

Teknologia Berriek eguneroko bizitza errazten dute, baina pertsonen jarrera eta baloreetan aldaketak eragiten dituzte, azken finean, kultura berri bat sortuz. Gero eta gehiago gure etxeetan izaten dugu bizitzeko elementu guztiak. Gaur egun posiblea da arropa, janaria, liburuak, ... interneten bidez erostea. Baita lanpostu batzuetan ez da beharrezkoa etxetik mugitzea ere ordenagailu bat izanda.

Ondorio bezala esan daiteke teknologia berriek alde positibo asko dituela, negatiboak ere. Baina gure gizarterako onuragarriak dira eta aurrerako bidea jarraitzea posible egiten dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario