ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!

2010/10/30

CREATIVE COMMONS


Creative Commons legislazio eta teknologia berriak erabiliz sormenezko lanak partekatzeko oztopo legalak murriztea helburu duen irabazteko asmorik gabeko erakundea da. Creative Commons 2010ean sortu zuen Lawrence Lessigek. Erakunde honek garatzen dituen lizentziek izen bera hartzen dute. Bere sorreran ingelesez idatzi ziren eta Estatu Batuetan erabiltzeko sortu ziren.
Creative Commons International erakundeko proiektu garrantzitsuenetariko bat da. Honen bidez, lizentziak jurisdikzio ezberdinetara aplikatu eta beste hizkuntza batzuetara itzuli ahal izan dira.
Gaur egun, Creative Commonsen lizentziak 28 hizkuntzatara itzultzen ari dira eta 70 herrialdek baino gehiagok lizentzia hauekin kolaboratu nahi dute beraien bertsioa egiteko asmoz. 2005az geroztik, euskarazko bertsioa dute.
Creative Commonsen lizentziak Free Software Foundationen GPL (General Public License) lizentzian oinarrituak daude, baina ez dira softwarearen lizentziamendu mota bat. Hauen helburua erabiltzaileari eredu legal bat eskaintzea da, edukien banaketa eta erabilera errazten diotelarik.

Lizentzia ezberdin ugari daude, bakoitzak egitura eta oinarri desberdinak ditularik: egileak bere lana kopiatzeko aukera emateko duen eskubidea, aldatzekoa, lan eratorriak egiteko eskubidea, publikoki eskaintzea eta baita hainbat murriztapen ere, lanarekin irabazi ekonomikorik ez lortzearena esaterako.
Creative Commonsi buruz gehiago jakin nahi baduzu egin klik hemen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario