ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!

2010/10/18

Web 2.0: makinak harrapaturik

Markaketa lengoaiak testuen egitura, itxura edota formatua adierazteko markak edo etiketak erabiltzen dituzten lengoaia informatikoak dira. Testuaren jatorrizko edukiari funtzio edo esanahi jakin bat duten testu-etiketak gehituz, programa informatikoek modu egokian interpretatu eta agertzea ahalbidetzen dute.

Hauetariko bat HTML edo HyperText Markup Language da, web orriak egiteko sortu zena. Informazioa egituratzeko erabiltzen da — testua burualdean, paragrafo batean, zerrenda batean eta beste zenbaitetan sailkatuz — eta neurri batean itxura eta semantika ere deskribatzeko erabil daiteke.
Markaketa lengoaia hedagarria (XML) xede orokorreko markaketa lengoaia da. Lengoaia hedagarri moduan sailkatuta dago, erabiltzaileek bere elementuak sortzeko aukera baitute. Egituratutako datuak informazio sistema ezberdinen artean partekatzea da bere helburu nagusia, batez ere Interneten bitartez. Bai dokumentuak kodetzeko bai datuak seriatzeko erabiltzen da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario